Mundua -

Astearte honetan

Elisabet II.ak Irlanda bisitatuko du

Britainia Handiko Estatuburu baten azken bisita 1911n eman zen. 1921ean Irlandak bere independentzia lortu zuen eta harreman diplomatikoak bukatu ziren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elisabet II.ak Irlanda bisitatuko du eta bidaia historiko bati hasiera emango dio; izan ere, ehun urte dira monarka britainiar batek Dublinen azken aldiz izan zenetik.

Britainia Handiko Estatuburu baten azken bisita 1911n eman zen, Jorge V.ak Londreseko behe lurralde bat bisitatu zuenean. 1921ean Irlandak bere independentzia lortu zuen eta harreman diplomatikoak bukatu ziren.

Irlandako exekutiboaren ustez bi herrialdeen arteko adiskidetze une garrantzitsua da. Hiru eguneko estatu bisita da eta segurtasun neurriak handiak izango dira.

Elisabet II.a bere senarrarekin, Edinburgoko dukearekin joango da bihar Dublinera, eta Corkeko, Kildareko eta Tipperaryko konderriak bisitatuko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea