Mundua -

Analisia

Nazioarteko Diru Funtsaren dilema

Badaezpada Strauss Kahnen behin-behineko espetxealdia luzatzen bada ordezkapena prestatzen ari da Nazioarteko Diru Funtsak. Zuzendari berria asiar, afrikar edo latinoamerikar bat izatea eskatu dute.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioarteko Diru Funtsa prestatzen ari da Dominique Strauss Kahn zuzendari-gerentearen ordezkapen posiblea. Ostirala da horretarako azken eguna. New Yorkeko Epaimahai Handi batek erabakiko du orduan Strauss-Kahn auzipetua izan dadin froga nahikoa dagoen ala ez.

Baldintzapeko askatasuna eragotziko liokeen froga nahikorik ez dagoela erabakitzen badu Strauss Kahn kartzelatik irtengo da eta Frantzian ziurrenik haren ibilbide politikoa zapuztuta gelditu den arren, Nazioarteko Diru Funtsa zuzentzen jarrai lezake.

Aldiz, haren behin-behineko espetxealdia luzatzen bada, dimititzea beste erremediorik ez du izango. Diru Funtsaren eraberritzea ekarriko luke horrek.

Orain arte, Nazioarteko Diru Funtsa estatubatuarrek eta europarrek izan dute kontrolpean baina duela 65 urte, Bigarren Mundu Gerraren amaieran, ezarri zen kontrol hori eta gaur botere ekonomikoaren oreka asko aldatu da munduan.

Garatze bidean diren herrialdeek euren lekua eskatzen dute. Beraz, dagoeneko ari dira eskatzen Nazioarteko Diru Funtsa asiar batek, afrikar batek edota latinoamerikar batek zuzen dezan. Baina horrek ez du esan nahi Diru Funtsaren oinarria aldatuko denik. Ekonomilari ortodoxo liberalen izenak dira jada entzuten hasi direnak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea