Mundua -

Tokio Electric Power

Fukushimako bigarren erreaktorean sartu dira lehenengo aldiz

Martxoaren 11n jazo zen tsunamiaren ostean Fukushimako zentraleko lau erreaktoreak hozte-sistema gabe geratu ziren, Chernobileko istripu nuklearraren ostean gertatutako ezbehar nagusienean bilakatuz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tokio Electric Power (TEPCO) enpresako lau langile Fukushimako bigarren erreaktorean sartu dira gau lehenengo aldiz, martxoaren 11n jazo zen tsunamiaren eta lurrikararen ostean izandako hidrogeno eztandaren ostean.

NHK telebista kateak adierazi duenez, langileak 15 minutuz egon dira zentral nuklearraren barnean, erradiazio maila eta erreaktorea nola dagoen aztertzeko.

TEPCOk adierazi duenez, langileak 3,33 eta 4,72 milisievertseko erradiazio maila jaso dute, eta Japoniako legeen arabera, urtean zehar 250 milisievert jaso ditzakete.

Apirilaren 18an robot bat sartu zen bigarren erreaktorean erradiazio-maila neurtzeko, baina hezetasun maila altua zela eta (% 90) ezin izan zuen bere lana egin. Martxoaren 11n jazo zen tsunamiaren ostean Fukushimako zentraleko lau erreaktoreak hozte-sistema gabe geratu ziren, Chernobileko istripu nuklearraren ostean gertatutako ezbehar nagusienean bilakatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea