Mundua -

Aurten onartu behar dute

Indarkeriaren biktimak babesteko araudiak eztabaida sortu du Europan

Biktima horiek jatorrizko herrialdean ez ezik Europa osoan ere babesa izatea izango du helburu araudiak.

Euskadi Irratia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mota guztietako indarkerien biktimak babesteko araudi berria aurkeztuko dute gaur Europar Batasuneko Justizia Batzordean. Europa osoan ezarriko den legea osatu nahi du Batzordeak, eta emakumeen aurkako indarkeria kasuak ere arautuko dituzte.

Biktima horiek jatorrizko herrialdean ez ezik Europa osoan ere babesa izatea du helburu araudiak. Baldintzak, hala ere, ez dira guztien gustukoak, eta eztabaida piztu da Vivianne Redin komisarioen proposamenaren harira.

Indarkeriaren biktimak, jatorrizko herrialdean ez ezik, Europar Batasun osoan ere "ondo babestuta egotea" bermatu nahi du Vivina Reding Justizia arduradunak.

Bruselak proposatu duenaren arabera, indarkeria matxistaren biktimek agiri bat prestatu beharko dute, hartuko dituzten herrialdeetako agintariei babesa zergatik behar duten azaltzeko. Horrez gain, norengandik babestu behar duten ere zehaztu beharko dute.

Orduan, herrialde horrek zein muga ezin dituen igaro eta, horiek gaindituz gero, zer zigor jasoko duen jakinaraziko dio erasotzaileari. Modu honetan, herrialdeak biktimari buruzko xehetasunak emango dizkio erasotzaileari, eta zenbait elkarte eta gobernu neurri honen kontra agertu dira.

Europar Batasuneko Justizia ministroek onartu behar dute proposamen hau orain, baina, sortu duen eztabaida ikusita, ez dirudi 27en oniritzia jasoko duenik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea