Mundua -

Webgune batean

Bin Ladenek iraultza arabiarrak goratu ditu hil osteko mezu batean

"Iraultzak Tunisia argiztatu du (...) askatasunaren eta ausardiaren esanahiak esnatu dira, eta aldaketaren ekimenek eta haizeek Tahrir plaza (Egipto) hartu zuten", dio Al Kaidako liderrak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osama Bin Laden Al Kaidakoliderrak Tunisia eta Egiptoko iraultzak goratzen ditu webgune islamiar batean zabaldutako hil osteko mezuan. Indarrak batu eta "zapaltzaile" gehiagori boterea kentzeko eskatzen die Bin Ladenek jarraitzaileei.

Mezua Al Kaidako komunikatuak jasotzen dituen webgune islamiar batek zabaldu du; 12 minutu eta erdiko audio grabazioa da eta bertan Bin Ladenek honako hitzak esaten ditu: "Iraultzak Tunisia argiztatu du (...) eta tiranoaren erorketarekin iraina, zurikeria eta pasibotasuna erori dira; askatasunaren, harrotasunaren eta ausardiaren esanahiak esnatu dira, eta aldaketaren ekimenek eta haizeek Tahrir plaza (Egipto) hartu zuten".

Gainera, "leku guztietako iraultzaile libreei" mezua zuzentzen die, "jaun eta agintari" deituta, iniziatibari eutsi eta bidea jarrai dezaten eskatuz.

"Zuen iraultza nahigabetuen eta zaurituen itxaropena da", gaineratzen du Bin Ladenek.

Bin Laden maiatzaren 2an hil zuten AEBetako armadak Islamabad Pakistaneko hiriburutik gertu egindako operazioan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea