Mundua -

Migrazioa

Trumpen Gobernuak migratzaile adingabeen atxikitze mugagabea baimenduko du

Pasa den astean Trumpen Gobernuak jakinarazi zuen bisak ezeztatzeaz gain, bizitzeko baimen mugagabea ukatuko dietela baliabiderik gabeko migratzaileei.

Donald Trump, Ameriketako Estatu Batuetako presidentea.
Donald Trump, Ameriketako Estatu Batuetako presidentea.
Donald Trump, Ameriketako Estatu Batuetako presidentea.

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Batuetako gobernuak lege aldaketa baten berri eman du asteazken honetan. Erreforma horren arabera, bertara sartu nahi duten migratzaile adingabeak modu mugagabean atxikitzeko aukera izango dute. 1997an argitaratu zen Flores Akordioaren ordezkapena litzake; akordio horrek zehazten duenez, gehienez 20 egunez atxiki daitezke etorkinen seme-alabak. Aldaketa hori inpugnatua izatea espero da.

Gobernuaren esanetan, Flores Akordioak etorkinak Estatu Batuetara beraien seme-alabekin joatera bultzatzen ditu.

Kevin McAleenan, Barne Segurtasuneko jarduneko idazkariak adierazi duenez, “haur batek berak ere ez luke peoi bat izan beharko”. Araudia berria ostiralean argitaratuko da Erregistro Federalean eta, errekurtsorik egon ezean, handik 60 egunera jarriko litzake indarrean.

McAleenanek konfiantza osoa du erreformaren disuasio-boterean eta gaineratu du, ADN analisiak egiten dituen programa pilotu batean oinarrituta, Gobernuak susmoak dituela familia batzuk “iruzurrezkoak” izango liratekeela.

Donald Trump harro agertu da etorkinen aurka ezarri duen gogortasunaz eta pasa den astean bere Gobernuak jakinarazi zuen bisak ezeztatzeaz gain, bizitzeko baimen mugagabea ukatuko dizkiela baliabiderik gabeko etorkinei.

Barne Segurtasuneko Departamentuaren arabera, azken lau urteetan aske utzitako etorkinen %18ak bakarrik bete zuen herrialdetik ateratzeko ordena judiziala. Ehunekoa, ordea, %97koa da atxilotuta egon ziren etorkinen kasuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Albisteak migrazioa Ameriketako Estatu Batuak bideoak Eguneko albisteak Albisteak Trump gaur