Mundua -
Analisia
Obama eta Palestinako muga
Palestinar gehienek ontzat emango lukete 1.967ko sei eguneko Gerra baino lehen zituzten lurraldeak berreskuratzea. Obamaren aburuz, muga horiek negoziazioen oinarri.
Jesus Torquemada
Palestinar gehienek ontzat emango lukete 1.967ko sei eguneko Gerra baino lehen zituzten lurraldeak berreskuratzea. Beste batzuk ordea, tartean Hamasek , Palestina historiko osoa eskuratu nahi dute, Israelgo estatuak egun dituen lurraldeak barne, honek esan nahi du 1948-a baino lehenagoko egoera itzultzea. Hala ere, asko konforme dira Gaza, Cisjordania eta Jerusalen ekialdea eskuratuta, 67an galdu zituzten lurralde hauek.
Barack Obamak atzo egindako hitzaldian esan zuen 1967ko mugak izan behar dutela israeldar eta palestinarren arteko negoziazioen oinarri. Obamak ez du ezer berezirik esan. Bush eta Clintonek bere garaian gauza bera esan bait zuten. Clinton, Bush eta Obamaren arazoa zera da, Israelek ez duela gerra hartan okupatutakoa itzuli nahi.
Benjamin Netanyahu, Israelgo lehen ministroak garbi adierazi du hori. 1967ko mugak ez dira nahiko Israelentzat. Cisjordanian eraiki dituen kolonien artean, batzuk, ez ditu galdu nahi. Obamak ez du esan nola behartu behar duen Israel iritziz aldatzea. Atzokoa hitz hutselak besterik ez dira, ez dago inondik inora Bake Nobel saridun baten eskutik espero behar den bake planik.