Mundua -
Ezbeharra
14 preso hil dira Mexikoko espetxe batean izandako sutean
Antza, Mexikoko iparraldean dagoen herri bateko kartzelan izan den zirkuitubakarrak eragin du sutea, suhiltzaileek jakinarazi dutenez.
Erredakzioa
Gutxienez 14 preso hil eta beste 35 zauritu dira Apocadan (Mexiko) izan den sutearen ondorioz. Antza, Mexikoko iparraldean dagoen herri horretako kartzelan izan den zirkuitubakarrak eragin du sutea, suhiltzaileek jakinarazi dutenez.
Espetxeko zaindariek sua amatatzen saiatu ziren baina, azkenean, suhiltzaileak deitu zituzten, goizaldeko 4:20ak aldera, iturri berdinaren arabera.
Zauritu guztiak espetxeko beste eraikin batera eraman dituzte. Gehienek kea arnastu egin dute.
Nuevo Leongo Segurtasun arduradunak, Jorge Domenecek, azaldu duenez, espetxean preso gehiegi zegoenez, pertsona batzuk psikiatria eraikinera eraman dituzte, eta horregatik, hainbat pertsona lotan izan da sutea gertatu den unean. Orotara 57 preso egon dira eraikin horretan sutea izan den momentuan.