Mundua -

Leherketa izan da Irlandan, Banco Santanderren sukurtsal batean

Segurtasun indarrek jakinarazi dutenez, egindako ikerketen arabera beste leherketa bat aktibatuta egon daiteke Halifax finantzazio erakundean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Leherketa bat izan da Irlanda iparraldean, Banco Santanderrek Derry hirian duen sukurtsalean. Poliziak leherketaren abisua jaso eta eremua ebakuatu du. Horri esker, leherketak ez du zauriurik eragin.

Hala ere, nahiz eta abisua eman, Poliziak ez du lehergailua desaktibatzeko astirik izan. David Ford Ipar Irlandako Justizia ministroak esan duenez "heriotza edo zauritu oso larriak egon zitezkeen" momentu horretan eztanda izan den eremuan norbait egon izan balitz.

Segurtasun indarrek arabera, beste leherketa bat aktibatuta egon daiteke Halifax finantzazio erakundaen. Gerry MacLochlainn zinegotziak esan duenez, hiriaren erdigunea itxita egongo da egunaren amaiera arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea