Mundua -

Italia

Gobernu berria osatzeko agindu dio Italiako presidenteak Conteri

Aurrerantzean, koalizio gobernua osatzeko akordioa sinatu duten bi alderdiekin gobernu-programa eta ministroen zerrenda adostu beharko du Contek. Litekeena da negoziazioak gaur bertan hastea.

Conte Quirinale jauregira joan da gaur goizean. Argazkia: EFE
Conte Quirinale jauregira joan da gaur goizean. Argazkia: EFE
Conte Quirinale jauregira joan da gaur goizean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italiako presidente Sergio Mattarellak gobernu berria osatzeko agindua eman dio ostegun honetan Giuseppe Conte ministroari, Parlamentuan gehiengoa duten Bost Izar Mugimenduak (M5S) eta Alderdi Demokratak (PD) koalizioa osatzeko iragarpena egin ostean.

Conte 09:30ean (07:30 GMT) joan da Quirinale jauregira, alegia, Presidentetzaren egoitzara, Mattarellak deituta. Aurretik, indar politikoekin bi bilera-sorta egin ditu, abuztuaren 20an Conte ministroak dimisioa eman zuenetik.

Europar Batasuneko legealdi berria dela eta, "Italiak merezi duen paper nagusia egin dezan, galdutako denbora berreskuratu" behar dutela adierazi du Contek gobernu berria osatzeko agindua onartu ondoren.

Conteren esanetan, "ausardiako aldia da, herrialde hobe bat diseinatzeko". Herrialdea "desgaitasuna duten pertsonak babesteagatik eredu" izan behar da, eta atzerrira jo duten gazteak Italiara erakarri behar ditu, besteak beste.

Helburu horiek betetzeko, administrazioak ezin du "ustelkeria" onartu, justizia "bidezkoagoa eta eraginkorragoa" izan behar da eta, Conteren arabera, baxuagoak izango diren zergak herritar guztiek ordaindu behar dituzte.

Aurrerantzean, koalizio gobernua osatzeko akordioa sinatu duten bi alderdiekin gobernu-programa eta ministroen zerrenda adostu beharko du Contek. Litekeena da negoziazioak gaur bertan hastea.

M5Sren eta sozialdemokraten arteko akordioak jokoz kanpo utzi ditu, beraz, Liga alderdi ultraeskuindarra eta haren buru Matteo Salvini. Hain zuzen ere, Salvinik berak Conteren aurka aurkeztutako zentsura-mozioak piztu zuen gobernu-krisia Italian.

Hori dela eta, egunotan osatuko duten gobernuak populisten norabidea hausteko lana izango du, eta 2020ko Aurrekontuak prestatu beharko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Italia