Mundua -

YEMEN

Gutxienez Yemengo 40 soldadu hil dira Arabiar Emirerri Batuen bonbardaketetan

Abu Dabi Arabiar Emirerri Batuetako hiriburuak Yemengo hegoaldeko independentistak babesten ditu.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yemengo hegoaldean Arabiar Emirerri Batuek (AEB) egindako bonbardaketetan, gutxienez armadako 40 soldadu hil dira. Eskualde horretan, antza, Abu Dabik hegoaldeko independentistei laguntza eskaintzen dio, nazioartean onartutako gobernuari aurre egiteko.

Aden eta Zinyibar jasotako erasoetan, gainera, dozenaka zauritu egon direla jakinarazi du gobernuko iturri batek, ministro iheslari gehienak dauden Riad hiritik.

Ordu batzuk lehenago, Yemengo Kanpo Ministroak aire-misilak botatzea leporatu zion AEBri Twiterren, nahiz eta Abu Dabi hiriak Hadiren gobernuaren alde eta huthien aurka Saudi Arabiak burutzen duen koalizio-militarrean parte hartu.

Abuztuaren 10ean hegoaldeko independentistek Adeko erakunde ofizialak indarrez hartu eta gero izan dira eraso horiek. Gobernuaren arabera, "estatu kolpea" izan zen.

Dena dela, Yemengo gobernuak atzo adierazi zuenez, "Estatua Aden hirira itzuli da" autoritatea berrezarri ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Atentatuak albisteak Eguneko albisteak Albisteak