Mundua -
AEBetan
Gutxienez 116 hildako utzi ditu Missouritik igarotako tornado batek
Urakan haizeek Joplineko hiria gogor astindu dute eta etxebizitzak eta ospital bat suntsitu ostean, zehaztu gabeko zauritu eta hildako kopuru bat utzi dituzte.
Erredakzioa
116 lagun, gutxienez, hil dira Missourin, AEBetan, Joplin hiritik igarotako tornado batengatik. Urakan haizeek hiria gogor astindu du: etxebizitzak eta ospital bat suntsitu dituzte eta ondorioz, 116 hildako eta zehaztu gabeko zauritu kopuru utzi ditu.
Tokiko agintariek baieztatu dutenez, ez dituzte hildako kopuruari buruzko datu zehatzik baina joan den hilabeten Tuscaloosan, Alabaman, izandako tornadoak eragindako suntsipenarekin alderatu dute. Ekaitz bortitz honen ondorioz, beste 30 lagun hil ziren.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea