Mundua -

Iruzkina

Iraultza arabiarra, ez aurrera ez atzera

Gazte arabiarrak iraultza iraunarazten saiatzen ari dira, nazioarteko hedabideak beste gertakizun batzuetara begira baitaude,.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herrialde arabiarretako iraultza-oldea geldirik da. Nazioarteko beste gertakariek hartu dute arreta informatiboa eta jendeak kasik ahaztu du arabiar herrialdeetan gertatzen ari dena.

Eta ez da gutxi. Sirian, esaterako, errepresioak bere horretan jarraitzen du eta 800 hildako baino gehiago utzi dituela kalkulatzen da, zifra ofizialik ezagutzen ez den arren. Bashar El Assad Siriako presidentea bere zerrenda beltzean sartu zuen atzo Europar Batasunak, eta ondorioz, Assadek ezingo du Europara bidaiarik egin eta Europako bankuetan duen dirua izoztuta geldituko da.

Dena dela, Europar Batasunak ez du haren dimisioa exijitu, Muamar Gadafi libiarrarekin egin zuen bezala.

Libiako gerrak ez du etenik baina intentsitate txikiagoa du orain. Gobernukoen eta matxinatuen arteko fronteak Ajdabiya inguruan kokatua jarraitzen du eta NATOk Gadafiren aurkako posizioen bonbardaketei eusten die. Ez dirudi gatazka berehala amaituko denik.

Eta gauza bera gertatzen da Yemenen ere. Bertan, Alí Abdalá Saleh presidenteak orain hilabete esan zuen boterea uzteko prest zegoela baina dimisioa sinatu gabe jarraitzen du.

Arabiar gazteek erreboltari eutsi nahi diote. Atzo, esaterako, manifestazioak izan ziren Marokon, baina ez ziren jendetsuak izan eta poliziak desegin zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea