Mundua -

Iruzkina

Netanyahu, AEBetako presidente

Israelgo lehen ministroak AEBetako Parlamentuan hitz egin du, Obama Londresen dagoen bitartean, eta txalo zaparradak jaso ditu.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Batuetako presidentea zirudien atzo Benjamín Netanyahu Israelgo lehen ministroak.

AEBetako Senatuak eta Ordezkarien Ganberak osatutako talde baten aurrean hitz egin zuen, eta aliatu nagusiei ematen zaien pribilegioa da hori.

Netanyahuren diskurtsoa txalo artean eten zuten behin baino gehiagotan, Estatu Batuetako presidenteak Estatuari buruz eman ohi duen diskurtsoan gertatzen den moduan.

Netanyahuk Israel ez dela 1967ko mugetara iritsiko adierazi zuenean iritsi zen txalo zaparrada. Duela egun batzuk esan zuen Obamak Israelek 1967ko mugetara itzuli beharko lukeela palestinarrekin bakea sinatu ahal izateko; alegia urte hartako gerran hartutako lurraldeetara itzuli beharko lukeela.

Netanyahuk ezetz erantzun zion eta atzo, Obama Londresen bisitan zen bitartean, argi utzi nahi izan zuen Israelgo lehen ministroak Estatu Batuetako Kongresua berarekin bat datorrela.

Palestinarrek ez dute orain Estatu palestinar bat aldarrikatzea eta nazioartearen errekonozimendua lortzea beste aukerarik.

Irailean, Nazio Batuen Asanblada Orokorra egiten dutenean gerta liteke hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea