Mundua -

Iruzkina

Gazaren isolamendua amaitu da

Mubarak boteretik kenduta eta Hamasen eta Al Fatahren adiskidetzaren ondoren, Egiptoren blokeoak zentzu guztia galdu zuen.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat honetan bukatuko da Gazaren kontrako blokeoa. Egiptok bere muga zabaldu eta palestinarrak normaltasun osoz pasa ahal izango dira Egiptora. 2007an Hamasek Gazako mugaren kontrola eskuratu zuen eta orduz geroztik sortutako egoerari amaiera emango zaio honenbestez.

Hosni Mubarak, orduko Egiptoko presidenteak, amore eman zuen Israelek ezarritako presioaren aurrean, izan ere, Israelek zioen Hamas talde terrorista zela eta horren aurrean Mubarakek itxi egin zuen Rafahko pasabidea.

Gauzak horrela, milioi bat lagun harrapatuta geratu zen Gipuzkoaren erdia den lur-eremu batean, Gazako herritarrek ezin baitute Israelgo mugetatik igaro. Lur azpian eraikitako tunelei esker igarotzen zuten muga, baina betidanik oso zailak izan diren Gazako bizi baldintzak are gehiago zaildu ziren muga itxita.

Mubarakek hartutako erabakia ez zuten ulertu Egiptoko herritar gehienek eta ez dute ulertu orain ere behín behineko Gobernuak neurri horri eustea. Oraingo Gobernuak denbora asko behar izan du erabakia hartzeko, baina azkenean konfirmatu du Gazako herritarrek askatasun pixka bat eskuratuko dutela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea