Mundua -
Turkia
Gutxienez 7 pertsona zauritu dira Istanbulen, leherketa baten ondorioz
Gertaera autobus geltoki batean izan da, Turkiako hiriburuko bizitegi eta merkataritza barruti batean.
Erredakzioa
Istanbulen izandako leherketa handi batek gutxienez zazpi pertsona zauritu ditu eta, lehen susmoek diotenez, bonba baten ondorioz gertatu da, Turkiako telebista kateek zabaldutakoaren arabera.
Leherketa Etiler auzoko autobus geltokian izan da, Turkiako hiriburuko bizitegi eta merkataritza barrutian. NTV telebista kale turkiarraren arabera, leherketak gutxienez zazpi pertsona zauritu ditu, tartean polizia bat.
Leherketa polizia eskola baten ondoan izan da eta bi autobus publikok eta zenbait autok kalteak izan dituzte.
Poliziak leherketaren eremua hesitu du eta hainbat anbulatzia bertara gerturatu dira.
Lekuko baten arabera, pertsona bat motorrean iritsi da autobus geltokira eta lehergailua zakarrontzi baten utzi du.
Agintariak bonba gehiago egon daitezkeela beldur dira.
Momentuz, ez dute atentatuaren eta balizko arduradunen inguruko deklaraziorik egin.