Mundua -

Jalisco

Gorpuzkiz beteriko 119 poltsa topatu dituzte putzu batean, Mexikoko mendebaldean

Gutxienez 44 gorpu aurkitu dituzte poltsetan Zapopanen (Jalisco). Osorik bederatzi gorpu soilik topatu dituzte. Beste 17 gorpuren zatiak agertu dira, baita bederatzi buru eta bederatzi soin ere.

44 gorpuen hobia topatu duten eremua, Zapopanen (Mexiko). Argazkia: EFE/ Francisco Guasco
Poliziak 44 gorpuen hobia topatu duten eremuan, Zapopanen (Mexiko).
44 gorpuen hobia topatu duten eremua, Zapopanen (Mexiko). Argazkia: EFE/ Francisco Guasco

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 44 gorpu 119 poltsa beltzetan sarturik aurkitu dituzte La Primavera herrixkako putzu batean, Zapopanen, Jaliscon (Mexikoko mendebaldea).

Bertako auzitegiko medikuek azaldu dutenez, osorik bederatzi gorpu bakarrik topatu dituzte, horietako zazpi gizonezkoak eta bi emakumezkoak dira, La Jornada egunkariak jakitera eman duenez.

Era berean, beste 17 gorpuren zatiak agertu dira, baita pertsona ezberdinen bederatzi buru eta bederatzi soin ere. 194 pieza ez dituzte oraindik aztertu; ondorioz, datozen orduetan biktimen kopuruak gora egitea espero dute.

Etxebizitzatik kirats handia ateratzen zen, eta bizilagunek poliziei abisua eman zieten.

Jaliscon indarkeria da nagusi. 2018an zehar ia 36.000 pertsona hil zituzten. Gehienak krimen antolatuaren biktimak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Mexiko Eguneko albisteak Albisteak