Mundua -

AEB

AEBetako Erreserba Federalak interes tasak % 1,75-% 2 ingurura jaitsi ditu

Puntu laurdeneko jaitsiera izan da, Fed erakundeak egin duen bigarrena jarraian.

Espainiako burtsa. Argazkia: Efe
Espainiako burtsa. Argazkia: Efe
Espainiako burtsa. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBetako Erreserba Federalak (Fed) interes tasak puntu laurden jaistea erabaki du, % 1,75-% 2 ingurura, eta "zabalkundeari eusteko" neurriak hartzen jarraituko duela hitzeman du. Diruaren prezioa jaisten duen bigarren aldia da jarraian aurten, uztailekoaren ostean.

Fed-ek azaldu duenez, azken asteotan lan merkatua "sendo" egon da, eta jarduera ekonomikoa erritmo "moderatuan" hazi da. Hala ere, enpresen inbertsioak eta esportazioenak ahuldu egin omen dira, eta inflazioa ere nahi zuten % 2tik behera geratu da.

Era berean, Erreserba Federalak argudiatu du "mundu mailako garapena" beheranzko joeran dabilela oraindik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak bideoak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak