Mundua -

Heriotza

Ben Ali Tunisiako presidente ohia hil da, erbestean

Saudi Arabian zegoen 2011n bere postutik kendu zutenetik, 20 urte baino gehiago agintean egon ostean.

Ben Ali, 2007an. Argazkia: Efe
Ben Ali, 2007an. Argazkia: Efe
Ben Ali, 2007an. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zine el Abidine Ben Ali Tunisiako presidente ohia, 2011k kargutik kendu zutenetik erbestean Saudi Arabian zegoena, hil egin da 83 urterekin, bere osasun egoerak okerrera egin eta egun batzuetara.

Ben Aliren heriotza Slim Chibub senideak jakinarazi du, eta Munir ben Salha presidente ohiaren abokatuak baieztatu dio Reuters agentziari.

Ben Ali 1987an iritsi zen boterera, Tunisiak independentzia lortu zuenetik izan zuen bigarren presidente gisa, eta Riadera erbesteratu zen 2011n Jasminen Iraultzak, Udaberri Arabiarra piztu zuenak, 20 urtetik gorako agintaldia eten zionetik.

Ben Ali Estatu kolpe baten bidez iritsi zen boterera. Lehen ministroa zenean Habib Burguiba presidentearen aurkako kolpea zuzendu zuen.

Gero, errepresio sistema bat ezarri zuen herrialdean, eta hauteskundeetan % 90etik gorako babesa eskuratzen zuen, oposizioak iruzurra salatzen bazuen ere.

Boteretik kendu zutenean, Tunisiako Justiziak epaitu egin zuen, bera Riaden zegoen arren, eta 35 urteko kartzela-zigorra ezarri zion ustelkeriagatik eta torturagatik, eta beste 20 urte hilketak eta arpilatzeak sustatzeagatik.

2012ko ekainean amaitu zen epaiketa sonatuena, eta orduan biziarteko kartzela-zigorra jarri zioten, erregimenaren aurkako protestetan gutxienez 338 pertsona hiltzea leporatuta.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Saudi Arabia gaur