Mundua -

Eskandalua

Frantziako Estatu idazkari batek dimititu du sexu erasoak leporatuta

George Tron kontserbadorea Draveil herriko alkatea ere bazen, Estatu idazkari izateaz gain. Kargua utzi behar izan du, berarentzat lan egin zuten bi emakumek sexu erasoak egin izana egotzi ondoren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Funtzio Publikoko idazkariak, George Tron kontserbadoreak, dimititu egin du berarentzat lan egin zuten bi emakumek sexu erasoak egin izana egotzi ondoren. 53 urteko kontserbadorea, Estatu idazkari izateaz gain, Draveil herriko alkatea ere bazen Frantziako Funtzio Publikoko idazkariak, George Tron kontserbadoreak, dimititu egin du beretzako lan egin zuten bi emakumek sexu erasoak egin izana egotzi ondoren. François Fillon Frantziako lehen ministroak eman du Tronen dimisioaren berri. Agiri batean, kargua utzita bere defentsarako "askatasun osoz" lan egin ahal izango duela adierazi du. Tronek 53 urte ditu eta Draveil Paris hegoaldeko herriko alkate da. Udaletxe horretan lan egiten zuten 34 eta 36 urteko bi emakumek 2007an eta 2010ean sexu erasoak jasan zituztela salatu dute.

Prentsak "Laura" eta "Eloise" izenez aurkeztu ditu emakumeak. Bi horietako batek abokatuari eta emakumeen kontrako indarkeria kasuez arduratzen den Europako elkarteari jakinarazi zien ustezko erasoaren berri azaroan, Journal du Dimanche egunkariak argitaratu duenez.

Fiskaltzak gertakariak argitzeko ikerketa zabal dezala eskatu dio Poliziari.

Tronek errugabea dela aldarrikatu du Sarkozyri eta prentsari bidalitako eskutitz batean.

Nazioarteko Diru Funtsako zuzendariaren atxiloketa izan eta bi astera gertatu da eskandalu berria. Dominique Strauss-Kahn sozialista frantziarra New Yorken atxilotu zuten luxuzko hotel bateko langile bati eraso egitea leporatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea