Mundua -

Mexikokon

Abesti batekin entretenitu dituzte umeak tiroketa baten bitartean

Haurtzaindegi bateko irakasle batek, tiroketa baten bitartean, abesti bat erabili du umeak entretenitzeko. Sakelako telefono batekin grabatutako irudiek arrakasta lortu dute YouTuben.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sakelako telefono batekin grabatutako bideo batek arrakasta lortu du YouTuben. Monterreyko taxi geltoki batean tiroketa bat hasi zen eta ondoko haurtzaindegi bateko irakasle batek umeak babestu eta entretenitzeko abesti bat erabili zuen. Gertakaria joan den ostiralean izan zen.

Bideoan, emakumeak umeei burua lurrean jartzeko eskatzen die eta abesti batekin lasaitzen saiatzen da. Egoera larria izan arren, irakasleak ez du kontrola galtzen eta umeak lurrean etzanda mantentzen ditu.

"Euri tantak txokolatea balira, hor egotea gustatuko litzaidake", abesten du andereñoak haurrak buruz gora etzanda dauden bitartean.

Tiroketa sikario batzuek egin zuten eta, azkenean, bost hildako utzi zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea