Mundua -

Azken bi egunetan

20 pertsona hil dira Tripolitik hegoaldera, borroketan

Hildakoak 13 matxino, erregimenaren indarretako hiru kide eta lau zibil dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

20 pertsona hil dira azken 48 orduetan Beni Walid hirian (Tripolitik 180 kilometrora) matxinoen eta Gadafiren tropen arteko borroketan, lekuko batek Al Jazeera telebista kateari jakinarazi dionez.

Lekuko horren arabera, hildakoak 13 matxino, erregimeneko indarretako hiru kide eta lau zibil dira.

Halaber, hildako hamahiru matxinoei dagokienez, bederatzi bizirik harrapatu zituzten eta Muamar al Gadafiren tropek exekutatu zituzten; gero, gainera, hildakoen gorpuak Tripolira eraman dituzte, lekukoaren adierazpenen arabera, senideen esku uzteari muzin egin ostean.

Bestalde, gaur borrokak jarraitu egiten zuela esan du lekukoak, eta Gadafiren frankotiratzaileak zenbait eraikinetan jarri direla, helburu jakinik gabe tiro egiteko.

Jana albiste agentziaren esanetan, beste hamaika lagun hil dira gaur Zliten (Tripolitik 150 kilometrora) NATOk "gunez zibil eta militarren" aurka egindako erasoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea