Mundua -
Iruzkina
Bashar El Assaden amnistia
Anaia Musumanak oposizioko kideei ere eragingo die amnistiak. Hala ere, errepresioak ez du etenik.
Jesus Torquemada
Bashar El Assad Siriako presidenteak iragarri duen amnistia gauzatzen bada, aske geratuko dira herrialdea astindu duten protestetan atxilotutako guztiak. Eta erregimenaren oposizioari, Anaia Musulmanak taldeari, ere eragingo dio.
Errepresioak, dena dela, ez du etenik. Atzo bertan soldaduek tiro egin zuten manifestarien aurka Homs hirian. Hildakoen zifra ofizialik ez da ezagutzen martxoan erreboltak hasi zirenetik, baina oposizioaren hitzetan 1.000 baino gehiago dira. Gobernuak sarrera debekatu die kazetari atzerritarrei baina irudiak ikusi ahal izan dira eta bertan soldaduek manifestarien aurka tankeak erabili dituztela ikus daiteke.
Amnistiaren iragarpen hau protesta-oldeari amaiera jartzeko presidentearen saiakera bat besterik ez da. Duela hilabete neurri garrantzitsu bat hartu zuen El Assadk. Orduan, 1963. urteaz geroztik Sirian indarrean zen larrialdi-egoera bertan behera utzi zuen, baina neurri hark ez zituen protestak isilarazi eta errepresioa ere ez zen amaitu.
Duela 40 urte, Hafez aitak sortutako erregimenak bere horretan jarrai dezan nahi du Bashar El Assadek. Ez du erreforma demokratikorik martxan jarriko eta ez du agintea beste baten esku utziko.