Mundua -

Kanpaldia Atenasen

Milaka 'suminduk' Greziako Parlamentua blokeatu dute

30 mila bat manifestari bildu ziren atzo bertan. Poliziak bidea ireki behar izan zuen parlamentariak, kazetariak eta langileak eraikinetik atera ahal izateko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka pertsonak Greziako Parlamentua blokeatu zuten atzo gauean. Azken egunetan greziako politikarien aurkako manifestazioak izan dira bertan.

Blokeoaren ondorioz, eraikinaren barruan zeuden agintari, kazetari eta langile askok bertatik atera ezinda geratu ziren eta azkenean, Poliziak ireki zien bidea autoei.

Istiluak sahiestu ahal izateko segurtasun indarrek sekulako dispositiboa jarri zuten martxan. Iturri batzuen arabera, 30 mil bat manifestari bildu ziren inguru horretan parlamentarien aurka oihu eginez.

Gaur astebete hasi zuten Greziako suminduek kanpaldia Parlamentuaren atarian dagoen Sintagma izeneko plazan. Espainian maiatzaren 15eko mugimenduari jarraiki hasitako protesta izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea