Mundua -
Eskandalua Frantzian
Frantziako ministro ohi bati pederastia egotzi diote
Ministro ohi bat "adingabeekin orgia batean harrapatu zuten Marrakexen", adierazi du Lux Ferry Frantziako Hezkuntza ministro ohiak. Ferry 2002tik 2004ra arte izan zen karguan.
Erredakzioa
Frantziako klase politikoaren artean sexu delitu posible gehiago azaldu dira. Dominique Strauss-Kahn NDFko zuzendari ohiaren eta Sarkozyren Gobernuko ministro ohi baten eskandaluen ostean, beste bat argitaratu dute. Oraingoan ministro sozialista ohi bati pederastia leporatu diote. Konkretuki, Gobernuko kide ohi batek salatu du. Arratsaldean Frantziako Fiskaltzak ikerketa bat zabaldu du.
Ministro ohi bat "adingabeekin orgia batean harrapatu zuten Marrakexen", adierazi zuen Lux Ferry Frantziako Hezkuntza ministro ohiak Canal + telebistan, iragan astelehenean.
"Estatuko goi-kargudunen testigantzak" daudela ziurtatu zuen Ferryk, eta gobernuburu bat aipatu zuen. Hala ere, izenik ez zuen eman, Frantziako Justiziaren aurrean amaitzeko beldurra zuelako.
Kazetariek arduradun politiko baten bizitzari buruz guztia ezin dezaketeela esan azaltzeko gogorarazi zuen Luc Ferryk gaia. Ferry filosofoa 2002tik 2004ra ministro izan zen.
Kritikak
Politikarien kritikak jaso ditu ministro ohiak. Alain Juppe Atzerri ministroaren ahotan, "Luc Ferryk delitu edo krimen baten frogak baldin baditu, justiziara jo beharko luke".
Gainera, Ferryk esandakoa "benetan harrigarria" dela adierazi du Francois Baroin Gobernuko bozeramaileak.