Mundua -

Muga-zergak

AEBk eta Txinak gerra komertziala baretzeko ituna egin dute

Akordio horri esker, AEBk bertan behera utzi du Txinako inportazioen muga-zerga % 25-% 30 igotzeko asmoa, 250.000 milioi bat dolarreko balioa zuena.

Trumpo eta Xi Jinping, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Trumpo eta Xi Jinping, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Trumpo eta Xi Jinping, artxiboko irudian. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBk eta Txinak aurre akordio "esanguratsua" lortu dute iaz hasi zuten merkataritza gerra baretzeko, eta APECen goi-bileran sina dezakete, Donald Trump AEBko presidenteak iragarri duenez.

Akordio horri esker, AEBk bertan behera utzi du Txinako inportazioen muga-zerga % 25-% 30 igotzeko asmoa, 250.000 milioi bat dolarreko balioa zuena. Txinak, berriz, AEBko nekazal produktuetan 40.000 milioi dolarretik gorako gastua egiteko konpromisoa hartu du, Etxe Zuriak zabaldu duenez.

"Lehenengo faseko akordio esanguratsua lortu dugu, baina oraindik ez dago idatzita", adierazi du Trumpek Liu He Txinako lehen ministro ordearekin izan duen bileraren ostean.

Ituna datozen lau asteotan jarriko dute paperean, eta asmoa da Trumpek eta Xi Jinping Txinako presidenteak APECen goi-bileran sinatzea, Txilen, azaroaren 16an edo 17an.

Agintari estatubatuarrak zehaztu du Txinako dibisen debaluazioari buruzko neurriak ere jasotzen dituela akordioak, jabetza intelektualari lotutako gaiekin batera. Dena den, bigarren faserako utzi omen dute teknologia transferentzia behartuari buruzko eztabaida.

Era berean, akordioak ez die betoa kentzen Huawei etxeko telefonoen esportazioei, paraleloki negoziatzen ari baitira beste mahai batean, Robert Lighthizer AEBko Atzerri Merkataritzako ordezkariak azaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Txina argazkiak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump