Mundua -
Tragedia Mediterraneoan
150 errefuxiatu libiarren gorpuak erreskatatu dituzte Tunisiako uretan
Italiarantz zihoan ontzia joan den asteartean hondoratu zen. Tunisiako kostazainek 570 kide erreskatatu zituzten, baina beste 270 bat uretara erori ziren.
Erredakzioa
Libiatik ihesean zihoazen 150 etorkinen gorpuak erreskatatu dituzte Tunisiako kostan, Nazio Batuen Erakundeak adierazi duenez. Italiarako bidean zihoan itsasontzia asteartean hondoratu zen. "Oraingoz 150 errefuxiaturen gorpuak aurkitu dituzte Tunisiako Kerkennah irlatik gertu, adierazi dio Reutersi Carole Laleve Nazio Batuen Erakundeko errefuxiatuen goi komisarioak.
"Oraingoz 150 errefuxiaturen gorpuak aurkitu dituzte Tunisiako Kerkennah irlatik gertu, adierazi dio Reutersi Carole Laleve Nazio Batuen Erakundeko errefuxiatuen goi komisarioak.
Tunisiako kostazainek 570 pertsona erreskatatzea lortu zuten, baina beste asko beldurrak sortutako ihesaldian eta itsaso txarraren eraginez uretara erori eta desagertu egin ziren. Tunisiako agintariek atzo adierazi zuten 270 bat kide desagertuta zeudela.