Mundua -

Bigarren itzulia

Hauteskundeak Perun: Humala eta Fujimori aurrez aurre

Bietako bat izango da Alan Garzia egungo presidentearen ondorengoa. 19,9 milioi pertsonak daukate bozkatzeko aukera, eta beharra, bertan bozkatzea derrigorrezkoa baita.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ollanta Humala abertzalea eta Keiko Fujimori kontserbadorea aurrez aurre daude gaur, igandea, Perun izaten ari den hauteskunde egunean, bien arteko ezberdintasuna oso estua baita, azken egunotako inkesten arabera.

19,9 milioi peruar baino gehiago daude bozkatzera deituta, alegia, Alan Garcia egungo agintaria ordezkatuko duena aukeratzeko. Perun, bozkatzea derrigorrezkoa eta ez joatea isunen bidez zigortzen dute.

Humalak bigarren itzulirako sarbidea gainditu zuen, aurreko apirilaren 10ean bozen % 31,720 eskuratzeagatik. Kanpainia hasi zenean, abertzaleak babes handia zuen; hala ere, geroztik joera aldatuz joan da, kontserbadorearen alde, gutxigatik bada ere.

Antza, azkeneko hitza oraindik erabakirik gabe daudenak eta zuriz bozkatzeko asmoa dutenek izango dute, hau da, hautesleriaren % 10 inguru. Hori dela eta, adituek esan dute edozer gauza gerta litekeela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea