Mundua -

Presidenterako hauteskundeak

Ollanta Humala ezkertiarrak garaipen estua lortu du Perun

Lehen datu ofizialen arabera, militar ohiaren eta Keiko Fujimori kontserbadorearen arteko aldea 20.600 botokoa baino ez da. Humalak iragarri du "kontzertazio nazionaleko Gobernua" osatuko duela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ollanta Humala hautagai ezkertiarrak garaipen estua lortu du Peruko presidenterako hauteskundeetako bigarren itzulian, botoen % 75 zenbatuta herrialde horretako hauteskunde batzordeak aurreratutako lehen emaitzen arabera.

Hain zuzen ere, Humalak botoen % 50,087 eskuratu ditu, eta haren aurkariak, Keiko Fujimori kontserbadoreak, % 49,913. Hots, 20.600 botoko aldea baino ez.

Lehen emaitzen berri izan eta gero, Humalak iragarri du "kontzertazio nazionaleko Gobernua" osatuko duela.

Presidente hautetsiak adierazpen laburra egin du, tonu bateratzailean, eta ondoren Maiatzaren 2ko Plazara abiatu da, bertan milaka jarraitzaile elkartu baitira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea