Mundua -

Iruzkina

Portugaleko hauteskundeak: 'merkatuak', irabazle

Boto-emaileek uste izan dute ez zuela axola zein alderdik irabazi, irabazle bakarra kapitalismoa izango delako. Horregatik, abstentzioa inoizko handiena izan da, %41ekoa.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauteskundeak irabazi eta berehala, Pedro Passos Coelho Portugalgo lehen ministro hautetsiak iragarri du bere Gobernuak merkatuen konfiantza berreskuratzeko lan egingo duela.

Hori da, hain justu, boto-emaileek pentsatu dutena: ez zuela axola zein alderdik irabazi, irabazle bakarra kapitalismo liberala delako; azkenaldian, “merkatu” gisa ezagutzen dena.

Ondorioz, portugaldar asko abstenitu egin da eta marka hautsi du abstentzioak: % 41ekoa izan da.

Gastu publikoen murrizketa plana ezarriko da eta baita zergen igoera ere, Nazioarteko Diru Funtsaren eta Europar Batasunaren maileguen interesak ordaindu ahal izateko. Passosek iragarritako programak ez du apenas desberdintasunik erakusten Jose Socrates orain arteko lehen ministroak hauteskundeak irabaziz gero, aplikatuko zukeenarekin.

Eta hori da, hain zuzen, arazoa: sozialdemokratek, liberalek, kontserbadoreek edota kristaudemokratek agintzeak dagoeneko ez diola axola. “Merkatuak” dira politika ekonomikoa hautatzen dutenak. Eta oso arriskutsua da hori Europako demokraziaren etorkizunarentzat.

Gero eta jende gehiago da abstentzioaren aldekoa edo nahiz eta soluziorik ez izan, herritarrei entzun nahi dutena esaten dien alderdi populistei botua ematen diena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea