Mundua -

Espainiako parte hartzea

Libiako misioa mugagabe luzatzea proposatuko du Chaconek

NATO Libian egiten ari den operazioetan mugarik gabe laguntzen jarraitzeko baimena eskatuko du ministroak. Espainiak 4 ehiza-hegazkin bonbaketari eta hornitzeko bi hegazkin utzi dizkio NATOri.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carme Chacon Espainiako Defentsa ministroak iragarri duenez, Libiako misioa epemuga jarri gabe luzatzea proposatuko du. "Mugarik gabe luzatzea proposatuko dut Ministroen Kontseiluan", azaldu du Chaconek, Libiaren operazioak aztergai izango duen Aliantza Atlantikoko Defentsa arduradunen bilerara iristean.

Gobernuak aztertuko duen luzapena "baliabide eta formatu berdinak erabiliz" egingo da, ministroak baieztatu duenez. Hilaren 22ra arte laguntzen jarraitzeko baimena du oraingoz.

Espainiak lau F-18 ehiza-hegazkin bonbaketari eta airean hornitzeko bi hegazkin ditu Italiak Sardinia uhartean duen base militarrean, Libiako aire-eremua ixten laguntzeko.

Chaconen iragarpenaren arabera, F-18 hegazkinek bonbardaketetan parte hartu barik jarraituko dute, horien zeregina Libiako Armadaren hegazkinak NBEk itxi zuen aire-eremuan sartzen ez direla bermatzea bakarrik baita.

Libiako misioa 90 egunez luzatzea onartu zuen NATOk duela astebete; beraz, gutxienez irailaren amaierara arte arituko dira bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea