Mundua -

Japonia

Naoto Kan, urtebete boterean

Japoniako lehen ministroak urtebete egin du karguan, azken bost urteetako agintaldirik luzeenean. Hala ere, baliteke kargua laster uztea, askok eskatu baitute bere dimisioa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Naoto Kan Japoniako historiaren gertakari latzenetako bati (martxoaren 11ko lurrikara) aurre egin zion lehen ministroak urtebete egin du karguan, baina oso litekeena da Gobernutik laster irtetea, gero eta presio gehiago jasotzen ari baita dimisioa aurkezteko.

Japonian azken bost urteetan boterean denbora gehien eman duenagintaria da Kan. Hala ere, Fukushimako krisi nuklearra, herrialdeko ipar-mendebaldea berreraikitzeko esfortzuak eta tentsioz beteriko giro politikoa izan dira lehen ministroaren urtemuga honen protagonistak.

Krisia txarto kudeatu izana egotzita Kanen dimisioa eskatzen dutenen kopuruak gora egin du joan den astetik; orduan, zentsura mozio bati aurre egin zion, eta dimisioa martxoaren 11ko hondamendiaren aurreko berregituraketa lanak bideratuta daudela ikusten duenean aurkeztuko duela esan zuen.

Oposizioak eta Alderdi Demokratikoaren, Gobernuko alderdiaren, zenbait taldek Oinarrizko Berregituraketa Legea onartu bezain laster eskatuko dute lehen ministroaren dimisioa; baliteke hori datorren astean bertan izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea