Mundua -

Mezu elektronikoak

Sarah Palinek idatzitako 24.000 mezu elektroniko zabalduko dituzte

Hedabideek eskatu zuten mezu elektroniko horiek zabaltzeko, Errepublikanoek Palin lehendakariordetzarako hautagai izendatu zutenean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuetako hainbat eta hainbat lagun (Alaskako gobernadore ohiaren miresleak, aurkariak eta, oro har, begiluzeak) Sarah Palinek Alaskako gobernadore izan zen bitartean bidalitako 24.000 mezu elektroniko baino gehiago irakurtzeko zain daude. Bihar zabalduko dituzte mezu elektronikoak, Alaskako Kapitolioan.

Hedabideek eskatu zuten mezu elektroniko horiek zabaltzeko, Errepublikanoek Palin lehendakariordetzarako hautagai izendatu zutenean. Orain, gertakari handia bilakatu dute mezuok zabaltzea.

Washington Post-ek, New York Times-ek eta beste hainbat egunkarik kazetari talde zabalak bidali dituzte Juneau Alaskako hiriburura, eta gobernari ohiak 2006 eta 2008 urteen artean bidalitako 24.199 mezuak irakurri eta aztertzen lagun diezaieten eskatu diete irakurleei.

Twitterren ere kontu bat zabaldu dute, @PalinEmails, Palinen korrespondentziak utzitako titular nagusiak zabaltzeko.

Mezu elektronikoak sei kaxatan gorde dituzte, eta kutxa bakoitzak 25 kiloko pisua du. AEBetako agerkariek pixkanaka-pixkanaka zabalduko dute gobernadore ohiak presidentetzara heltzeko izan omen zituen asmoen berri.

Legeari jarraituta zabalduko dituzte elkarrizketa horiek; izan ere, estatu horretako legeek gobernadore karguarekin lotutako dokumentu guztiak publikatzea agintzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea