Mundua -
2011an
Armen salmenta % 45 handituko dute AEBek aurten
William Landay AEBetako Defentsa, Segurtasun eta Lankidetza Agentziako zuzendariak Washingtonek egin dituen eskaera guztiei aurre egitea gauza ez delaren aukera adierazi du.
Erredakzioa
AEBek 2011 urte honetan 46.100 milioi dolar armetan esportatzea espero du. Armen salmenta % 45 handituko du AEBek aurten.
"165 herrialde eta erakunde ezberdinetan 13.000 negozio ditugu eta agian Washington eskaera hauei aurre egiteko ez da gauza izango", adierazi du William Landayk. Urtea bukatu baino lehen eskaera guztiak hartzen badira, Pentagonoak 327.000 milioi dolar irabazi ahal izago ditu.
AEBtako tripulatu gabeko hegazkinen eskaeraren handitzea da lana edukitzearen arrazoia.
Landayk adierazi duenez, 2005 eta 2010 urteen artean, agentziak 96.000 milioi dolarreko balioa dituzten armak entregatu ditu mundu osoko herrialde askotan.