Mundua -

Islamiar moderatuak faborito

Turkian parlamentu berria hautatzeko bozkatzen ari dira

Recep Tayyip Erdogan egungo lehen ministro islamiar moderatua da agintea eskuratzeko faboritoa; inkestek gehiengo absolutua lortuko duela diote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Turkiako hauteslekuak zabalik daude 07:00etatik (04:00 GMT ordua) eta 50,19 milioi herritarrek dute hauteskunde orokor hauetan parlamentu berria hautatzeko aukera. Orotara 199.207 hautestontzi jarri dituzte herrialde guztian barrena.

Herritarrek 15 alderdi politikoren artean hautatuko dituzte datozen lau urteetan Turkiako parlamentuan agintean egongo diren 550 diputatuak.

Inkesten arabera, egungo lehen ministroa Recep Tayyip Erdogan islamiar moderatua izango da irabazle argia. Erdogan bera da egungo lehen ministroa, 2007ko hauteskundeetan bozken %46,7 lortuta 341 diputatu baititu bere alderdiak.

Edozein kasutan, lehenengo emaitza ofizialak gaur 21:00ak aldera (18:00 GMT ordua) emango dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea