Mundua -

Analisia

Erdoganen botereari mugak ipini dizkiote Turkiarrek

Erdoganek bakarka agintzen jarrai dezake gehiengo absolutua erraz gainditu baitu, baina ez du Konstituzioa aldatzeko adina bozka jaso, horretarako botoen bi heren behar zituen.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Recep Tayyip Erdogan Turkiako lehen ministroak hirugarren garaipena lortu du hauteskundeetan eta eragin handiko politikari bihurtu da Turkia berrian.

Bakarka agintzen jarrai dezake, gehiengo absolutua erraz gainditu baitu; baina finkatutako helburua ez du lortu, botoen bi heren lortu nahi zituen konstituzioa aldatzeko. Erdogan-ek sistema presidentzialista jarri nahi du martxan Turkian, presidenteak Parlamentuak baino botere handiagoa izan dezan, baina helburu hori ezin izango da gauzatu oraingoz.

Aldiz, gizarte turkiarra eraldatzearen programari eutsiko dio. Ezinezkoa zirudiena lortzen ari da Erdogan, islamista moderatua: Turkiaren modernizatzea eta aldi berean, bere oinarri musulmanean sakontzea.

Bada, hala eta guztiz ere, konpontzerik ez duen arazo bat: kurduen egoera. Duela lau urte egin zituzten hauteskundeetan Kurdistanen nahikoa eserleku lortu zuen Erdoganek, bertako telebista katea baimendu eta hizkuntza kurdua irakaskuntzan onartu zuelako.

Dena den, diskurtso nazionalista turkiarragoa egin du azkenaldian eta Kurdistango Langileen legez kanpoko alderdiari lotutako erakunde nazionalista kurduak erreprimitu ditu. Gauzak horrela, bizkar eman diote orain eta BDP, Kurdistanen emaitza onak lortu dituen Garapenaren eta Bakearen Alderdiaren alde bozkatu dute kurduek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea