Mundua -

Analisia

Europako zorraren espirala

Finantza espekulatzaileek Europa hegoaldeko ekonomien kontra jotzen segitzen dute, eta ez dira geldituko Grezia eta Portugal hondoratu arte.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Grezian, ordea, ez dira ados jartzen. Bertako lehen ministroak, Giorgios Papandreu sozialistak adostasun nazionaleko gobernua eskaini zion eskuinari, krisiari hobeto aurre egiteko, baina Antonis Samaras Demokrazia Berriko buruzagiak ez zuen onartu eskaintza.

Bitartean, Greziako gizartea sumintzen ari da: hiru huelga orokor izan ditu urte hasi zenetik, eta Alderdi Sozialista barruan nahigabeak agertzen hasi dira.

Gauzak horrela, merkatu ospetsuek berean jarraitzen dute, Greziako hondamenditik onurak ateratzeko ahalegiñetan. Zorraren finantziazio kostua handitzen ari da, bai Greziarentzat eta baita Portugal, Irlanda, Espainia eta Italiarentzat ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea