Mundua -

Greziako krisia

Papandreuk Gobernua berrituko du gaur

Lehen ministro sozialistak bigarren erreskatea kudeatzeko erreformatuko du Exekutiboa. Bien bitartean, alderdi barruko zatiketak gero eta handiagoak dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yorgos Papandreu Greziako lehen ministro sozialistak Exekutiboa birmoldatuko du gaur, eta jarrraian Parlamentuari konfiantzazko botoa eskatuko dio, batasun nazionaleko Gobernua osatzeko elkarrziketek kale egin eta gero.

Hasieran, Gobernu krisia atzo egitekoa zuen, baina alderdi barruko zatiketen ondorioz atzeratu egin behar izan du.

Ostegun honetan egindako agerraldi batean, Exekutiboak zenbait "akats" egin dituela onartu du Greziako lehen ministroak, baina erreformarekin arazo asko konponduko dituztela agindu du.

Alderdia utzi behar dutela iragarri dute bi diputatuk eta PASOKen barruan dauden zatiketak agerian utzi dituzte, Gobernuak bultzatu nahi dituen erreformekin bat ez datozelako. Urteko hirugarren greba orokorra egin zuten atzo Grezian, herstura egitasmoen aurka protesta egiteko. Egunean zehar istiluak errepikatu ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea