Mundua -

AEB

United Airlinesen hegaldiak etenda, akats informatiko bategatik

Teknikariak arazoa konpontzen saiatzen ari dira; hala ere, ezin daiteke aurreikusi hegaldiak noiz hasiko diren berriro.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Akats informatiko batek United Airlainen hagaldi guztiak bertan behera geratzea eragin du, AEBetako hedabide digitalek jakitera eman dutenaren arabera.

Konpainiaren iturrien arabera, akatsak New Yorkeko 20:15ak aldera hasi ziren (00:15 GMT) eta kalteak eragin zituen hegaldien irteeran, aireportuetako operazioetan eta erreserba sisteman. Sistemak goizean konpondu dituzte eta aire-operazioak berriro martxan jartzeko prozesua abian jarri dute, gau osoan hegaldi guztiak bertan behera utzi ondoren. Twitterren bitartez iragarrio duenez, United Airlineseko teknikariek akatsak konpontzea lortu dute eta bezerori barkamena eskatu diete berriro ere.

United eta Continental Airlines bat egin zuten urrian munduko airelinea handiena sortuz: 29.000 milioi dolarretako negozioa eta 370 toki baino gehiagotara iristen da.

Bi konpainiek berezko egitura informatikoak mantentzen dituzte. Horri esker, Continentaleko hegaldietan ez da arazorik izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea