Mundua -

93 salaketa

Ben Ali Tunisiako presidente ohiaren kontrako epaiketa hasiko da gaur

Leila Trabelsi emaztea ere epaituko dute. Erregimenaren kontrako protesta jendetsuen ondoren, urtarrilaren 14an utzi zuten lurraldea senare-emazteek eta Saudi Arabian daude ordutik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur hasiko da Tunisian Zine El Abidine Ben Ali presidente ohiaren eta Leila Trabelsi emaztearen kontrako epaiketa. 93 akusaziori egin beharko diote aurre.

Erregimenaren kontrako protesta jendetsuen ondorioz, presidente ohiak eta bere emazteak lurraldetik ihes egin zuten urtarrilaren 14an, eta Arabia Saudin daude ordutik.

Besteak beste, hilketa, botere-abusua, Estatuaren segurtasunaren kontrako konplota, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea eta dirua zuritzea egozten diete.

Tunisiako behin-behineko Gobernuak Ben Aliren kontrako atxilotze eta estradizio agindua eman zuen, baina Arabia Saudik ez du eskaera hori bete.

Herritarren protestak joan den urteko abenduan hasi ziren. Poliziak eta agintariek emandako tratu txarrak salatzeko MohamedBouazizi izeneko gazte batek bere buruari su eman zion eta hil egin zen. Gertakari hark erregimenaren kontrako iraultza piztu zuen eta Ben Ali presidenteak kargua utzi behar izan zuen.

Hiru aste inguru iraun zuten protestetek eta 300 bat lagun hil ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea