Mundua -

43 milioi orain arte

Espainiak Libian duen misioak hilero 14,4 milioi euroko kostua du

Misioaren mugagabeko luzapenak hilero 14,4 milioi euroko kostua izango du Espainiarentzat, Carme Chacon Defentsa ministroak azaldu duenez. Misioarekin Espainiak duen konpromisoa berretsi du Chaconek.

Carme Chacon Defentsa ministroa eta Trinidad Jimenez Atzerri ministroa. Argazkia: EFE
Carme Chacon Defentsa ministroa eta Trinidad Jimenez Atzerri ministroa
Carme Chacon Defentsa ministroa eta Trinidad Jimenez Atzerri ministroa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

NATO Libian egiten ari den misioan Espainiaren parte-hartzeak orain arte 43 milioi euroko kostua izan du. Aurrerantzean mugagabeko luzapenarekin hilero 14,4 milioi euroko kostua izango du Espainiarentzat.

Carme Chacon Defentsa ministroak eta Trinidad Jimenez Atzerri ministroak agerraldia egin dute Kongresuan, Libiako operazio militarraren parte-hartzea luzatzea eskatzeko eta gatazka hasi zenetik herrialdean bizi den egoeraren berri emateko.

Misioarekin Espainiak duen konpromisoa berretsi du Chaconek, eta NATOri kontu handiz aritzeko eta biktima zibilak izatea saihesteko eskatu dio.

Libian bakea lortzeko ekintza politikoa beharrezkoa da, baina Gadafi boterean mantentzen den bitartean presio militarra eta diplomatikoa beharrezkoak dira, Defentsa ministroaren hitzetan. Su-etena, Gadafiren erregimenaren indarren erretreta eta laguntza humanitarioa herritarrengana heltzen dela bermatu arte Espainiak NATOren operazioan jarraituko duela errepikatu du Chaconek.

Espainiaren baliabideak

Misioa martxoaren 19an hasi zenetik Espainiak F-18 lau ehiza-hegazkin eta Libiako aire-eremua kontrolatzeko bi hornidura hegazkin ditu Libian.

Gainera, itsasoa zaintzeko hegazkin bat, fragata bat eta urpekuntzi bat ditu misioan, arma-blokeoa bermatzeko lanean.

Babesa, baina erreparoekin

Espainiaren parte-hartzea luzatzea babestu dute PPk eta EAJk, baina erreparoekin. Operazioaren inguruko "xehetasun gehiago" ematea eskatu diote Gobernuari. Jose Ramon Beloki diputatu jeltzalearen ahotan, Kongresua "ilunantzetan dago" eta Gobernuak ez du informaziorik ematen.

Justifikazio falta hori dela-eta, Rosa Diez UPyDko parlamentariak ez du luzapena babestu, mugagabea izatea onartzen ez duelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea