Mundua -
Al Diwaniya
25 lagun hil eta 30 zauritu dituzte Iraken izandako atentatu batean
Bi auto zartarazi dituzte Al Qadesiyako gobernadorearen etxearen ondoan, Bagdadetik 180 kilometrora.
Erredakzioa
Gutxienez 25 pertsona hil eta 30 zauritu dituzte bi auto zartarazita Al Qadesiyako gobernadorearen etxetik gertu, Al Diwaniya hirian, Bagdadetik 180 kilometrora, polizia-iturriek jakitera eman dutenez.
Bi autoek batak bestearen atzetik egin dute eztanda Salem Husein Elwanen etxetik gertu, hirigunean. Zaurituetako batzuk poliziak dira eta oraindik ez dakite Qadesiyako gobernadorea onik atera den ala ez.
Gainera, leherketak kalte handiak egin ditu Sob al Saghir inguruan, Diwaniya erdigunean.
Erasoaren ostean, Irakeko segurtasun indarrak eta anbulantziak bertaratu dira biktimak ospitaleetara eramateko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea