Mundua -

Frantzia

Bost pertsona hil dira Frantziako hego-ekialdean, uholdeen eraginez

Hildakoetako hiru helikoptero batean zihoan erreskate talde bateko kideak dira, eta beste biak, euren animaliak nola zeuden ikustera joan ziren herritarrak.

Bost pertsona hil dira igandean Frantziako hego-ekialdean
Bost pertsona hil dira igandean Frantziako hego-ekialdean
Uholdeek bost hildako eragin dituzte Frantziako hego-ekialdean

0:37

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost pertsona hil dira igandean Frantziako hego-ekialdean, inguru horretan izandako euriteen eta uholdeen eraginez, Var departamenduko Prefeturak jakinarazi duenez. Uholdeen ondorioz kalte handienak jasan dituen eremua izan da hori, Itsas Alpeak departamendukoekin batera. Hildakoetako hiru helikoptero batean zihoan erreskate talde bateko kideak dira, eta beste biak, berriz, euren animaliak nola zeuden ikustera joan ziren herritarrak.

"EC145 helikopteroa Le Luc eta Le Cannet (Var departamendua) aldera zihoan, erreskate bat egitera, irrati eta radar konexioak eten direnean. Bizirik topatzeko ahalegin handia egin arren, helikoptero horretako hiru bidaiariak hilda topatu dituzte, Le Rove herritik gertu", esan du Christophe Castaner Frantziako Barne Ministroak. Heriotza horiez gain, uholdeek utzitako heriotzak ere deitoratu ditu, eta hildako hiru pertsona horiek erreskate lanetan egindako "aparteko ahalegina" goraipatu du.

"Frantziarrak egunero babestearren bizia eman duten hiru heroi galdu ditu gure herriak", adierazi du Castanerrek.

Alerta laranja, indarrean

Astelehen goizean, alerta gorria ezarri du Meteo France agentziak Var eta Itsas Alpeak departamenduetan, eta alerta laranjari eutsi dio kostaldean, euriteak direla eta.

Ondorioz, eskolak eta institutu batzuk itxita daude hainbat herritan. Autobide nagusia (A8), Kosta Urdina Italiarekin lotzen duena, gauean zabaldu dute berriro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europa Frantzia Eguraldia Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Uholdeak Sumendien erupzioek kaltetutakoak