Mundua -
Dimisioa
Finlandiako lehen ministroak dimisioa eman du, bazkide liberalen babesa galdu ostean
Finlandiako Parlamentuan zentsura-mozio bati aurre egin behar zion gaur Rinnek, oposizioak uste baitu gutxi ahalegindu dela herrialde horretako posta-enpresaren lan-gatazka konpontzeko.
Agentziak | Erredakzioa
Antti Rinne Finlandiako lehen ministro sozialdemokratak dimisioa eman du gaur, asteartea, gobernu-koalizioko kide nagusia den Zentroko Alderdi liberalaren konfiantza galdu eta babesa kentzea erabaki ostean.
Finlandiako Parlamentuan zentsura-mozio bati aurre egin behar zion bihar Rinnek, oposizioak uste baitu lehen ministroa gutxi ahalegindu dela herrialde horretako posta-enpresaren (Posti) lan-gatazka konpontzeko orduan.
Rinnek sei hilabete baino ez zeramatzan karguan, eta Sauli Niinistö Finlandiako presidenteari aurkeztu dio dimisioa. Horrek dimisioa onartu du, eta eskerrak eman dizkio egindako lanagatik.
Bost alderdik osatzen duten koalizioak asteazken honetako zentsura-mozioari aurre egitea lortu ezean, litekeena da hauteskundeak deitu behar izatea berriro.