Mundua -
Istiluak Italian
Zaborrez beteta jarraitzen dute Napoliko kaleek
Alkate berriari desafioa egin diote herritar batzuek hiria zaborrez betez; 2.300 tona zabor daude erdiguneko kaleetan eta herritarren osasuna "kolokan" egon liteke egoera konpondu ezean.
Erredakzioa
Napoliko alkate berriari desafioa egin nahian zaborrez bete dituzte hiriko erdiguneko kaleak. Azken orduetan gainera, hainbat kale itxi egin behar izan dituzte egoeraren "larritasuna" ikusita.
Gero eta egoera konplexuago bizi dute Napolin, kaleetan 2.300 tona zabor pilatu baitira dagoeneko Luigi de Magistris alkateak emandako datuen arabera.
Alkateak berak ostegunean ohartarazi zuen hiriko biztanleen osasun egoera kolokan jarriko dela egoera lehenbailehen konpontzen ez bada. Giorgio Napolitano Errepublikako presidenteak ere egoeraren aurrean gobernuaren interbentzio "beharrezkoa eta larria" eskatu du.
Gobernuak, berriz, Napolin duten zaborren krisiari irtenbidea bilatzeko asmoz "ezohiko" interbentzioa iragarri du.