Mundua -
Indarkeriak jarraitzen du
30 lagun hil dira Afganistanen ospitale baten aurkako atentatuan
Gehienak erietxeko langileak dira eta auto bonbak eztanda egin duen unean bertan hil dira. Eraikina ia guztiz suntsituta gelditu da.
Erredakzioa
Gutxienez 30 lagun hil dira eta beste hainbeste zauritu Afganistan ekialdean Logar probintzian izan den atentatu batean. Bertako informazio iturriek azaldu dutenez, eraso suizida izan da eta bonba autoz egin dute.
Abdul Wali Wakil kontseilu probintzialeko nagusiak esan duenez, erasoaren ondorioz ia guztiz suntsituta gelditu da ospitalea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea