Mundua -
Ekintzailea, aske
Txinak Hu Jia aske utzi du hiru urte eta erdi kartzelan izan ostean
Hu "Estatuaren boterea asaldatzea" leporatuta zigortu zuten, alegia, giza eskubideen egoeraren inguruan artikuluak idazteagatik.
Erredakzioa
Hu Jia disidente txinatarra, eta Europako Parlamentuaren Sajarov sariduna, aske utzi du Txinak eta senitartekoekin dago orain, Zeng Jinyan bere emazteak Twitterren zabaldu duenez.
Hu 02:30ak aldera heldu da etxera (hemengo 18:30ean), lasai eta oso pozik. Orain "atsenden hartu eta familiarekin egon behar du", esan du Zeng-ek. Zengek ez du adierazpenik egin nahi izan senarra aske izan arte.
Txinako hedabide ofizialek ez dute askapenaren berri eman. Hu, 37 urtekoa, B hepatitis gaitza pairatzen du, eta kartzelan egon den bitartean okerrera egin du, bere emaztearen arabera.
Hu hiru urte eta erdiko kartzelaldia izatera zigortu zuten 2008an "Estatuaren boterea asaldatzea" egotzita (Txinako disidenteen kontrako ohiko arrazoibidea), giza eskubideen egoeraren, HIESAz kutsatuta dauden eta bere herrialdearen ingurumenaren inguruko hainbat artikulu idazteagatik. Salaleta horiengatik eman zioten Sajarov Saria.