Mundua -
Qala-i-Naw izeneko herrian
Espainiako bi militar hil dituzte Afganistanen, atentatu batean
Beste hiruk zauriak izan dituzte. Guztiak Soriako 9. Infanteria-Erregimenduko kideak ziren. Egoitza Fuerteventuran daukate.
Erredakzioa
Espainiako bi militar hil egin dira Afganistanen ibilgailu blindatu batean zihoazenean izandako leherketa baten ondorioz. Ezbeharra Qala-i-Naw herrian izan da, Defentsa Ministerioak jakitera emandakoaren arabera.
Hildakoak Manuel Argudin Perrino sargentua eta Niyireth Pineda Martin soldadua dira.
Beste hiru militarrek zauriak izan dituzte eta Bala Murghabeko Role 2 ospitalera eraman dituzte. Soldadu horien izenak Ruben Velasquez Herrera (hainbat kolpe ditu); Jhony Alirio Herrera Trejos (bi zangoetan hausturak ditu eta baliteke beso bat ere hautsita izatea), eta Roi Villa Souto (zangoetan hausturak ditu) dira.
Bost militarrak Soriako 9. Infanteria-Erregimenduko kideak ziren. Egoitza Fuerteventuran dago.