Mundua -
Analisia
Gadafiren erregimenari kolpea
Denbora asko izan du Gadafik arabiar edo afrikar herrialde batean erbesteratzeko, baina boterean jarraitzea erabaki zuen. Orain, bide hori itxi egin diote.
Jesus Torquemada
Nazioarteko Zigor Auzitegiak Gadafi koronela atxilotzeko agindua eman du eta honenbestez, Gadafi atxilotua izan daiteke Libiatik irten eta gerra krimenengatik epaitzeko, HAGAn egoitza duen auzitegi horren aurrera eramateko.
Denbora asko izan du Gadafik arabiar edo afrikar herrialde batean erbesteratzeko, baina boterean jarraitzea erabaki zuen. Orain bide hori itxi egin diote. Dena den, auzitegi horren jurisdikzioa onartzen ez duen herrialdeetako batean lortu dezake babesa. Sudanen, esaterako. Omar Hassan El Bashir bertako presidentearen kontrako atxilotzeko agindua emana dago, Darfurren egindako krimenengatik.
Libiak ere ez du aintzat hartzen auzitegi horren agintaritza baina Nazio Batuen segurtasun kontseiluko 1970 ebazpenak estatu guztiei gorte horrekin elkarlanean jarduteko eskatzen zien.
Hain zuzen, Libiako esku-hartzeari argi berdea eman zion ebazpenak. NATOk gidatzen du operazioa hori eta erakundea indartuta atera da Nazioarteko Zigor Auzitegiaren erabakiarekin.