Mundua -

Tahrir Plazan

1.100 zauritu Cairon, polizia eta manifestarien arteko istiluetan

Urtarrilak 25eko Iraultzaren biktimei egindako omenaldian hasi ziren liskarrak. Antza, senitarteko batzuei sarrera debekatu egin zieten eta, ondoren, atxilotu egin zituzten.

Kairo: Tahrir plaza bataila-eremu bihurtu da berriro

01:00

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1.114 pertsona, tartean 41 polizia, zauritu dira Cairon, bart hasi eta gaurko egunean zehar izan diren istiluetan, Adel Adawi Egiptoko Osasun ministroak jakinarazi duenez.

Adawik adierazi duenez, 120 zauritu hiriko 9 ospitale ezberdinetara eraman dituzte; gainontzeko zaurituak anbulantzietan sendatu dituzte. Zauritu gehienek alta jaso dute dagoeneko.

Urtarrilak 25eko Iraultzaren biktimei egindako omenaldian hasi ziren liskarrak. Antza, senitarteko batzuei sarrera debekatu egin zieten eta, ondoren, atxilotu egin zituzten.

Tahrir Plaza ospetsuan 23 anbulantzia daude, biktimak sendatzeko edota zaurituak ospitale ezberdinetara eramateko.

Bestalde, Poliziak bederatzi lagun atxilotu ditu egunean zehar, atzoko istiluak hastea leporatuta.Al Balon antzerkitik gertu hasi ziren protestak (antzerki horretan omenaldia egin zuten bart).

Antzerkian bertan izan ziren atxiloketen ondorioz, manifestari asko Tahrir Plazan batu ziren eta Barne Ministroaren egoitza erasotzen saiatu ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea